XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hiriko ta Ibarreko larreetan belar-ebaketarako alkar-eskubideaz itz egin dugu.
Iratzea ebaki dezake Errenteriak Oiartzunen, bai honek ere Errenterian.
Bainan, egurraren kasuan bezala, Hiria ezta eskubide hortaz aprobetxatzen.
Bai ordea Ibarra, eusten bait dio gogotik, umeak titiari bezala.
Egia begi aurrean daukadala diot hau; Artxibua daukat begi aurrean; ta Artxibua dugu Hiriaren eta Ibarraren arteko auzi luze, nahaspiltsu ta sutsuen lekukorik zintzoena.
Eta hauxe esaten digu berak:
ARRAPAZKA esaten zaio euskaraz, iratzearen ebateari, iratzea ebaki ahal izateko, lehenbizi lekua
Ebaki-eguna baino zortzi egun lehenago, Errenteriako Kontsejuak, bildu ondoren, hura noiz egingo den jakinerazten dio Oiartzukoari.
Bandua jotzen da kondizioak agertuaz, alegia: itaiez ebaki behar dela, bost itai etxe bakoitzeko, et. ab.
Goizeko sei t`erdietan herri bietako agintariak kanpoan bilduta, iru bonba botatzen dira, lanari ekiteko seinaletzat.
Aurten
Baserritarrak jo ta ke lanean ari bitartean, herri agintariak sabela bapo betetzen....